VII. “GURASOEI GUTUNA” idazlan lehiaketa. Haurren kategorian irabazlea

81 views

Donostia 2019/11/05

Kaixo amatxo eta aitatxo:

Eskutitz honetan zerbait kontatu nahi dizuet niregatik egin duzuenari buruz.

Amatxo niri gustatzen zait ni zure ohera noanean eta goxo-goxo egoten garenean telebista ikusten biak bakarrik.

Gustatzen zait ni triste nagoenean zu nere ondoan egotea eta maite-maite egitea, eta bitartean neri gauza polit-politak esatea, hor goxo-goxo.

Aitatxo eskatu nahiko nizuke nirekin gehiago egotea eta ez lanean baina ezin baldin baduzu zu egon lasai.

Eskerrak eman nahi dizuet bioi, beti.-beti nik behar dudanean laguntzeko nire ondoan egoteagatik eta espero dut horrela izatea betirako.

Hori bai, ez zait gustatzen haserretzen zaretenean.

Aitatxo asko gustatzen zait etxean nola batzutan jokuetara jolasten garen zu eta ni eta Nahia: izkutaketan, oilo itsua, oheko monstruoa…

Hau nire ahizparentzat da: barkatu zurekin ez jolasteagatik eta hori konpontzeko asteburuan jolastuko gara.

Muxu asko

lili (Malen)