VII. “GURASOEI GUTUNA” idazlan lehiaketa. Gazteen kategorian irabazlea

1152 views

GURASOEI GUTUNA

2019/10/29

Ama:

Zerbait esan nahi dizudala uste dut.

GAILETA BEREZIEN ERREZETA

Osagaiak:

  • 100.000 gramo esperientzi.
  • 200.000 gramo maitasun.
  • 938.943 gramo goxotasun.
  • 300.387 gramo lezio.
  • 5 koilarakada aitortze zoragarri.
  • Gozatu ditudan momentu guztien dosiak.
  • Bi putzaldi zuk emandako hauts magikoei.

 

Prestaketa:

Hasteko, gozo-gozo nahastu esperientzi eta maitasun esentziak. Goxotasun orea labean edo mikrouhin labean sartuko dugu 5 minutuz. 220ºan ondutako oreari llezioen esentzia nahastuko diogu. Jarrain, hasierako  nahasketa eta oraingoa nahastuko dugu ore berri bat lortu arte. Kolore eta bizitasun pixka bat emateko, aitortze koilarakadak botako dizkiogu, honela kolore askotariko masa bat gelditu beharko litzaiguke. Hau egindakoan, momentu zoragarri horiek botako dizkiogu esker onez zipriztintzeko. Azken pausura iritsi aurretik, jarri masa moldeetan eta labean sartu 20 minutuz 180ºra. Ez ahaztu  5-10 minutuz hozten uztea. Azkenik, nire pausu gogokoenera iritsi gara. Hauts magiko horiek gaileten gainean bota purpurina balira bezala.

GOZATU ETA ON EGIN!!!

Badakit ez duzula ezer ere ulertzen, baina berdin dio.

Errezeta honekin esan nahi dizudana esateko hitz egoki bat dago. Zu sorgina zara: Maitagarria zara, esker ona azaltzen didazu, azkarra zara, indar handia duzu, (bai mental, bai fisikoa) zeure buruarengan sinesten duzu, harro zaude zarenaz…

Benetan, sorgina zarela pentsatzen dut. Eta ez naiz batere damutzen. Hitz egokia aurkitu dudala uste dut. Sorgina.

Maite zaitut, ama.

TXIKILIN (Noa)