oinarriak

766 views

ARAUAK:

1. Parte hartzaileak: nahi duten guztiak.

2. Idazlanaren ezaugarriak: ‘gurasoei gutuna‘ lemapean nahi den modukoa; luzera: 2 orrialde (DINA4) gehienez, ordenagailuz (verdana hizkia, 11 puntukoa) eta euskaraz idatzia (eskuz idatzitakoak ere onartuko dira)

Haurtxoak 0-7 urte:: GURASOEI MARRAZKIA  luzera: ORRIALDE 1 (DINA4). Ordenagailuz edo gutunez bidalia.

3. Mailak:

– Haurtxoak 0-7 urte:: GURASOEI MARRAZKIA

– Gazteak multzo hauetan banatuak: (Zozketa bereziak partehartzaile guztien artean)

  • 6-11 urte
  • 12-18 urte

– Helduak (18 urte baino gehiagokoak)

Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu gabekoa, originala eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa.

4. Lanak aurkezteko epea: 2018ko irailaren 10etik azaroaren 10era (azaroaren 15 arte luzatu dugu!)

Gutunez aukeztu nahi bada, honako helbide honetara bidali behar da: TTiKLiK!ELKARGUNEA, Zelaeta Berri Plaza 3, 20200 Beasain (Gipuzkoa). Gutun-azalean “Idazlan laburren lehiaketa” jarriko da.

Mezu elektronikoz aukeztu nahi bada, hurrengo helbide honetara: info@ttiklik.com

Barruan sartuko den gutun-azal txikian jarriko dira lanaren izenburua, egilearen ezizena, eta maila. Gutun-azal itxi horren barruko orrian idatziko dira datu pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta ikastetxea (haur eta gazte mailan aurkeztutakoetan). Mezu elektronikoetan gauza bera eginen da artxibo erantsi batean.

Arau hauek betetzen ez dituzten lanak, lehiaketatik at geratuko dira.

5. Sariak: Maila bakoitzean sari bana banatuko da.

6. Esleipena: Sariak 2018ko Azaroaren 24an emango dira.

7. IRRIEN LAGUNAK eta TTiKLiK!ELKARGUNEA-k beretzat gordetzen dituzte saritutako obrak argitaratzeko eskubideak, baita iragarritako sariak aldatzeko eskubidea ere. Idazlanak ez zaizkie itzuliko egileei.

8. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin darama aurreko arau guztiak onartzea.