VI. “GURASOEI GUTUNA” idazlan lehiaketa. Haurren kategorian irabazlea

1034 views

Guraso maiteak,

Ezin duzue imajinatu zenbat gauza eskertu nahi izan dizkizuedan nire 11 urteetan zehar. Hainbeste dira non munduko horri guztiak erabilita ere ez nuke nahikoa edukiko, baina horietatik asko ez dizkizuet inoiz esan. Ez dut uste gutun honetan denak idazteko lekua edukiko dudanik, beraz gehien inporta zaizkidanak jarriko ditut.

Eskerrik asko triste nagoenean beti animatzen saiatzeagatik eta behar dudanean laguntzeagatik.

Eskerrik asko behar dudanean nire alboan egoteagatik.

Eskerrik asko Marten nagoen guztietan berriro Lurrera bueltatzen laguntzeagatik.

Eskerrik asko gaixo jartzen naizenean zaintzeagatik.

Eskerrik asko bizitzan aurrera jarraitzen laguntzeagatik.

Eskerrik asko nirekin pazientzia edukitzeagatik.

Eskerrik asko ikasketetan laguntzeagatik.

Eskerrik asko zuen denboraren zati bat nigan gastatzeagatik.

Eskerrik asko nahiz eta haserretu azkar lasaitzeagatik.

Eskerrik asko nire bizitza alaitzeagatik.

ESKERRIK ASKO NI SORTU ETA HAIN GURASO ONAK IZATEAGATIK!

Barkatu haserretzean gaizki hitz egin dizuedan momentu guztiengatik, eta jakin ezazue nire bizitzako pertsonarik garrantzitsuenak zaretela, izugarrizko suertea dudala zuek guraso bezala edukita, nahiz eta  munduan guraso asko egon, niretzat zuek zarete (eta izango zarete) hoberenak.

Oso ondo pasatzen dut zuekin eta nonbaitera joaten banaiz faltan botatzen zaituztet. Hala ere, berdin du nora joaten naizen, beti egongo zarete nirekin, hau da, nire bihotzean.                 Asko maite zaituztet,  

Naroa